Urtero bezala, gure laugarren mailako ikasle batzuek –Aimara, Amets, Patricia, Ainhoa eta Nadya– ostegun honetan, azaroaren 28an, “Zientziarekin solasean” topaketetan parte hartzeko aukera izan dute.
Pedro Etxenike fisikari ospetsuak antolatuta, Nobel saridunen eta ikertzaile nagusien eskutik, ezagutu dituzte zenbait alorretan egiten ari diren ikerketa lanak; besteak beste, partikula subatomikoen fisika, kosmologia eta medikuntzan aplikagarriak diren nanoteknologia ikerketak.