Ikastetxeko ikasleek, Irungo eta Hondarribiko ikastetxeekin batera, elikagaien bilketa antolatu dute Zaporeak erakundearekin batera. Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmorik gabeko elkartea da.
Elikagaien bilketa hau martxoaren 6tik 17ra arte egingo da ikastetxeko idazkaritzan. Behar diren elikagaien artean, ondorengoak dira premiazkoenak:
- Arroza
- Lekaleak (lehorrak)
- Olioa
- Pasta
- Espeziak
- Tomate frijitua edo birrindua
- Arrain-kontserbak (atuna…)
Zuen ekarpenak eskertuko ditugu.
Belaskoenea ikastetxeak bideo hau sortu du denon izenean, janari-bilketan parte hartzen anima zaitezten.