Irungo eta Hondarriko ikastetxeok antolatutako janari bilketa eta erakusketa bukatu ziren aurreko ostiralean, martxoaren 15ean. Ekimena oso arrakastatsua izan da, hainbat arrazoi direla medio. Alde batetik, Zaporeak elkartearentzat Europara iristen diren errefuxiatuei jaten emateko 2800kg janari bildu ditugu denon artean. Eta, bestetik, ikastetxe guztiok elkarrekin batera antolatu gara, komunitateari zerbitzu bat emateko asmoz eta gure ikasleen ikaskuntza-prozesua zeharo aberastu da ekimen multidiziplinar honekin.
Mila esker modu batean edo bestean parte hartu duzuen guztioi!!!