Martxoaren 31n Bordeleko lagunak etorri zitzaizkigun bisitan Hirubidera. Urte askoan elkartrukea egin izan dugu Bordeleko Montaigne institutuko gaztelera ikasleekin. Helburua guk frantsesa eta beraiek gaztelera praktikatzea da. Aurten, COVIDa dela eta, elkartrukerik egin ez dugun arren, bisitan etorri zaizkigu Hirubidera. DBH 3 eta 4ko frantseseko ikasleek institutua erakutsi zieten eta ondoren, denek elkarrekin bazkaldu zuten.