Lehenengo mailako lau taldeek, “hidrosfera” gaiaren barruan, institutuko komunetako ur-gastua aztertu dute.
Horretarako, lehenengo eskolako planoak analizatu zituzten, ur-iturri guztiak kokatzeko. Ondoren, institutuko txorrota bakoitzak zenbat ur gastatzen zuen neurtu zuten. Ur-gastua gehiegizkoa zela hausnartuta, xahutze horri konponbidea jartzeko, txorroten inguruan bridak jarri zituzten, pultsagailuak sakoneraino ez sartzeko.
Berriro ur-isuria neurtzerakoan, beraien ideiak funtzionatu duela ikusi dute, uraren gastua erdira murriztea lortu baitute. Zorionak eta eskerrik asko!