Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleek atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko bekak eskatzeko deialdia ireki da.
Interesa duenak esteka honetan aurkituko du eskabidea eta baita deialdiaren inguruko gainerako informazioa ere:
Eskabidea egiteko epea: urriaren 24tik azaroaren 23ra, biak barne. Epe horretan egin behar dira eskaerak, eta aurrez aurreko eskaeren kasuan, ikastetxean aurkeztu eta beronek erregistratu behar ditu.
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu ikastetxera.