Gipuzkoako Foru Aldundiak 2024ko udako kanpaina martxan jarri du. Urtero bezala, bi programa eskainiko ditu: Udalekuak, 7-13 urte bitarteko haurrentzat, eta Gazte Oporraldiak, 14-17 urte bitartekoentzat. Biak uztailaren 1ean hasiko dira eta amaitu, berriz, txikienen programa uztailaren 29an eta gazteena abuztuaren 7an.
Bi programetan parte hartzeko, aurretiko izen ematea, martxoaren 13tik 22ra bitartean izango da, eta plazak apirilaren 15ean zozkatuko dira.
Udalekuak nahiz Gazte Oporraldiak programei buruzko informazio guztia Diputazioko webgunean aurkituko duzue goiko esteketan klikatuz.