Astelehenean, martxoaren 14an, Traka Matraka proiektuko Jon Urrutia izan genuen institutuan. Traka Matrakak material birziklatuaz edo etxean aurki dezakegun edozein objekturekin musika tresnak sortzen du.
Hitzaldi hau “Ikas2deak Hezkuntza 2.0” programaren parte izan zen. Programa honek lanbide ezberdinetako profesionalak ikastetxeetara hurbiltzea du xede. Horrela, ikasleengana lan mundua hurbiltzeaz gain, ikasleek euren gaitasunak eta zaletasunak identifika ditzakete eta etengabeko formakuntzaren garrantziaz ohartarazten dira.
Hitzaldi aberasgarria, entretenigarria eta dibertigarria izan zen. Eskerrik asko, Jon!