Ikasturteko azken egunetan ere langile ibili dira ikasleak. Sierpinskiren triangeluak landu dituzte DBH 2. mailako ikasleek matematika, teknologia eta plastika jakintzagaietan. Gainera, DBH1ekoek, plastikan, polispana erabiliz, Sierpinskiren triangeluen gainean eskegitzeko loreak sortu dituzte. Ikasturtean zehar landutako jakintzak errepasatzeaz gain, eraikin txikiko sarrera benetan elegante utzi dute denen artean. Mila esker!!!