DBH3Dko ikasleekin, ikasturteari hasiera emateko eta ikasleak beraien artean elkarlanean ezagutu daitezen, lehenengo asteetan “salba dezagun arrautza” erronka martxan ipini dugu teknologia arloan.
Egunero, egitura desberdinak erabili eta ikusi ditugu: autoak, hegazkinak, mahaiak, aulkiak, etab. Erronka honetan, material birziklatuez baliatuta (papera, kartoia, plastikoa), egitura bat diseinatu behar izan dute arrautza bat gelako leihotik botata lurrera osorik iristeko helburuarekin.