Hirubide BHI
Eraldatzen

Eraldatzen

ERALDATZEN hautatutako ikastetxeen eta Hezkuntza Sailaren artean garatu beharreko PROGRAMA-KONTRATUA da eta eskola-arrakasta eta planteamendu inklusibo batetik ikasleekin esku hartuta, bizitzarako konpetentzien garapen-maila hobetzea du helburutzat.

Programak modu globalean eragiten du ikastetxearen funtzionamenduan. Hirubide BHIren Eraldatzen Plan Estrategikoan programaren helburuak lortzeko hartutako konpromisoak zehazten dira, beste hezkuntza-eredu baterantz aldatzeko prozesuan oinarrituta. Hezkuntza-eredu horrek ikasle guztien garapen integrala sustatuko du, planteamendu inklusibo eta konpetentzial batetik, Hezkuntza Administrazioaren laguntzaz eta babesaz.

Ikasle guztiek beren prestakuntza akademikoa eta pertsonala arrakastaz amaitzea da xede nagusia, beren konpetentziak ahalik eta gehien gara ditzaten. Baita egungo gizartearen premietara eta ezaugarrietara egokituko den hezkuntza-sistema baterantz aurrera egitea eta ikasle guztien inklusioa, berdintasuna, ekitatea eta hezkuntza-kalitatea sustatzea ere.