Proiektu eta programen ziurtagiriak idazkaritzan
Proiektu eta programen ziurtagiriak idazkaritzan

Proiektu eta programen ziurtagiriak idazkaritzan

Hirubidek proiektu eta programa askotan parte hartzen du eta dinamismo eta aktibismo horrek definitzen gaitu. Alabaina, egunerokoaren zurrunbiloan sartuta, ez gara ohartzen zenbat lan egiten ari garen eta zenbat inplikatzen den ikastetxean eskola-komunitate osoa. Hori aldatzeko, eta Hirubidek martxan dituen proiektuak eta programak ikusarazteko, ikastetxean zehar zeuden ziurtagiri guztiak idazkaritzan kokatu ditugu. Ziurrenik ez dira denak egongo, baina osatzen joango gara. Txoko polita geratu da!