Kantabriako hezkuntza eta lanbide heziketa kontseilaritzak Espainiako hezkuntza ministerioarekin batera PROA+ jardunaldiak antolatu ditu Santanderren azaroaren 17tik 18ra. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru ikastetxek parte hartu dute Orientazio, aurrerapen eta hezkuntza aberastasun programa honetan: Elgoibar HLHI, Toki Alai BHI eta Hirubide BHI.
Gure institututik Afrika Jimenez orientatzailea eta Leire Gandarias berriztapen arduraduna joan dira Santanderrera Hirubide BHIk hezkuntza berrikuntzan eta orientazioan emandako aurrerapausoak aurkeztera. Harrera oso ona izan du Hirubideko ekarpenak jardunaldietan. Beste behin, zorionak, Hirubide!
Hona hemen jardunaldietako egitaraua: