Aste honetan, maiatzaren 29tik ekainaren 1era, Errumaniako Ploiesti herriko Sfanta Vineri institutuko ikasleak izan ditugu ikastetxean. DBH 2ko zenbait ikaslerekin elkarlanean, bideo sorkuntzan aritu dira, ingelesez, Erasmus+ proiektuaren baitan. Esperientzia bikaina izan da denontzat. Mila esker zuen bisitarengatik!
Bestalde, aste honetako Oarsobidasoako Hitzan agertu da Hirubide eta Sfanta Vinerikoen trukearen inguruko albistea. Hemen ikusgai: