Urtero bezela, gure laugarren mailako lau ikaslek – Maider, Eveline, Naia eta Selaidak – aukera izan dute Passion of Knowledge izeneko ekitaldian parte hartzeko.
Topaketak, Pedro Etxenike fisikari ospetsuak antolatutakoak, Donostiako Eureka museoan izan dira, eta bertan, munduko zenbait zientzilari Nobel saridunen eskutik, munduan zehar burutzen ari diren puntako lan askoren berri izan dugu.