Parte hartu Balea guraso elkartean!
Parte hartu Balea guraso elkartean!

Parte hartu Balea guraso elkartean!

Balea Hirubideko gurasoen elkarteak ikastetxeko ikasle guztien gurasoei dei egin die elkarte honekin bat egiteko. Elkarte honen helburu nagusia seme-alaben ongizatea da.

Ikasturtean zehar, ikastetxearen eta irakasleen bidez eta kanpoko enpresen bidez antolatzen diren beste jarduera batzuk antolatzen dituzte. Jardueretarako, tailerretarako edo ikastetxerako materiala erosten ere laguntzen dute.

Balea guraso elkartearen ekarpena handia izan ohi da ikastetxean, baina momentu honetan ez dago elkartean behar den gutxieneko partaide kopururik.

Zuen laguntza behar du elkarteak aurrera jarraitzeko eta seme-alabei hezkuntza anitza eta aberatsa eskaintzen jarraitu ahal izateko.

Interesatuta bazaudete edo zalantza edo kontsultaren bat baduzue, hirubidebalea@gmail.com helbide elektronikora idatzi.