Azken bi aste hauetan, eta Txingudiko Urak hezkuntza departamenduak antolatuta eta Eskolako Agenda 2030 programaren barnean, lehenengo mailako ikasleek ornogabeak identifikatzeko tailerra izan dute.
Bertan, Biologia jakintzagaian landutako kontzeptuak aplikatuz, ornogabeek materiaren zikloak ixteko duten garrantzia azpimarratu zaie. Asko disfrutatu dute espezie ezberdinak bilatzen, marrazten eta sailkatzen.