Gaur, maiatzaren 13an, DBH4ko latineko ikasleak Oiasso museoan izan dira. Bertan, erromatarrek Irunen utzitako ondarea ezagutzeko parada izan dute. Bisitaren ostean, Xantelen baseliza barruan dauden aztarna arkeologikoak eta erromatar garaiko hilerria ere ezagutu dituzte.