Mugikorren inguruko araudi berritua
Mugikorren inguruko araudi berritua

Mugikorren inguruko araudi berritua

2024ko martxoaren 20ko Hirubideko Ordezkarien Organo Gorenean (Eskola Kontseiluan) hurrengoa adostu da, guztien adostasunarekin:

ARAUDIA:

Ikasleek ezin dute mugikorra edo edozein ekipo elektroniko adimentsu (aurikularrak, erlojuak, …) ikastetxeko eremu osoan (eraikuntza barruan edo patioan) erabili. Armairuetan, motxiletan edota idazkaritzan itzalita eta gordeta egon beharko dira.

Arau hau haustea elkarbizitzaren kontrako jarrera desegokia da (30. artikulua). Hiru aldiz errepikatuz gero, elkarbizitzaren kontrako jarrera larria da (31. artikulua).

NEURRIAK:

Ikasleari honelako ekiporen bat ikastetxeko eremu osoan (eraikin barruan eta patioan) ikusiz gero:

  • 1. aldia: ikasleak telefonoa idazkaritzara eramango du eta 14.00etan jasoko du ikasleak berak.
  • 2. aldia: ikasleak telefonoa idazkaritzara eramango du, etxera deituko da eta guraso edo tutore legalei eta ikastetxeko tutoreari abisatuko zaie. Gurasoak edo tutore legalak etorriko dira mugikorra jasotzera.
  • 3. aldia: ikasleak telefonoa idazkaritzara eramango du, etxera deituko da eta guraso edo tutore legalei eta ikastetxeko tutoreari abisatuko zaie. Gurasoak edo tutore legalak etorriko dira mugikorra jasotzera. Elkarbizitza batzordeak erabakiko du neurri zuzentzailea.

Arau berritu hau zorrozki aplikatzen hasi beharko da ikas-komunitate osoa onartu den unetik beretik.