Euskararen hilabetearen barnean, “Mintzodromo gaztea” antolatu du Irungo Udaleko Euskara Arloak gaur, martxoak 18, Mendibil Merkatal Gunean. Helburua beste gazte adinkide batzuekin euskaraz hainbat gairen inguruan hitz egitea izan da. Horrela, Eguzkitza BHI-ko, San Vicente de Paul ikastetxeko eta Hirubide BHI-ko DBHko bigarren zikloko 110 ikasle inguruk beraien iritzia partekatu dute mahai-inguruan.
Hasieran pixka bat lotsatuta egon diren arren, primeran pasa dute: jende berria ezagutu dute eta euskaraz hitz egin dute elkarrekin. Ikasleek oso positiboki baloratu dute ekintza eta hurrengo urtean errepikatzeko nahia erakutsi dute.