Liztor asiatikoaren tranpatzea
Liztor asiatikoaren tranpatzea

Liztor asiatikoaren tranpatzea

Aste honetan zehar Hirubideko 4. mailako ikasle batzuk liztor  asiatikoari aurre egiteko proiektuan murgildu dira. Espezie inbaditzaile  honek komunitatean sortzen dituen arazoak minimizatzeko, ikasleek lau  liztor tranpa zintzilikatu dituzte ikastetxearen kanpo zuhaitz  ezberdinetan. Honekin batera, tranpen barruan urez, azukrez eta legamiaz  osatutako erakarlea ipini dute, liztorrak tranpan sartu daitezen.