Lekaenea ikastetxeko LH 6. mailako ikasleak etorri zitzaizkigun bisitan asteartean, otsailaren 7an. Gure ikastetxea ezagutzeaz gain, zientzia mintegiaren laguntzaz, jarduera txiki bat ere burutu zuten. Irailean, Lehen Hezkuntza bukatu eta Bigarren Hezkuntzan hastean, trantsizioa eta egokitzapena errazagoak izango zaizkie gure etorkizuneko ikasle berriei. Laster ikusiko dugu elkar berriro!