Ikasturtean zehar egindako jardueren eta lehiaketen finalak jolastu dira gaur, ekainak 21: mahai-tenisa, futbola, frontenisa eta aulkien jolasa.
Aulkien jolasean 4A gelako Juanes Correak irabazi du; mahai-teniseko irabazlea, berriz, Iñigo irakaslea izan da. Frontenisean Maite eta Ainhoa irakasleak atera dira garaile eta futbolean 1A-ko taldeak irabazi du.