Hezkuntza-komunitateko hainbat kidek DYAren Lehen Sorospenetako ikastaroa jaso duten otsailaren 26an eta martxoaren 4an. Bi orduko bi saio horietan, alde batetik, ohiko larrialdien aurrean izan beharreko jokabideak analizatu zituzten eta, bestetik, bihotz-biriken suspertzea eta kanpoko desfibrilagailu erdi-automatikoak nola erabiltzen diren praktikatu zuten. Ea ez duten ikasitakoa praktikan jartzeko beharrik!