DBH 4. mailako latineko ikasleek Oiasso museoa eta Xantalen nekropolia bisitatu zituzten aurreko ostegunean, abenduaren 14an. Irteera Irungo Toki Alai ikastetxeko latineko ikasleekin batera egin zuten, harremanak sendotzeko.
Oiasso museoan erromatarren garaiko hondakin arkeologiko garrantzitsuak ikusi zituzten. Bertako hondakin gehienak organikoak dira, larruan eta zurean landutako objetuekin osatuak. Bildumak hiru gelatan antolatuta daude: erromatarren eragina, portua eta Oiasso. Gero, Xantalen ermitaren barruan Oiassoko nekropolia edo hilerria ezagutu zuten.