Asteazken honetan, DBH1eko ikasleek Labore kontsumo elkartea bisitatu zuten. Bertan ikasi zuten inguruko ekoizpenaren eta kontsumo arduratsuaren garrantzia. Aste guztiko hamaiketakoak prestatzen ere jarri zuten, jaten duguna osasuntsua eta jasangarria izatearen beharra ikas dezagun.