Atzo, apirilaren 27an, DBH 2. mailako ikasleak eta gela egonkorrekoak Skola Music Irungo Musika akademiak urtero antolatzen duen kontzertu pedagogikora joan ziren. Amaia Kultur Zentroan euskal pop-rock abestiak interpretatu zituzten Skola Music akademiakoek eta gure ikasleek kontzertuan zehar, abesteko, txaloak jotzeko eta gorputza mugitzeko aukera izan zuten. Oso ondo pasa zuten!