Skola Musik akademiako ikasleek kontzertu pedagogikoa eskaini zieten atzo, otsailaren 15ean, Irungo ikastetxeetako ikasleei Amaia antzokian. Adin ezberdinetako parte hartzaileek osatu zuten orkestra eta tartean, DBH3. mailako Amets Martiarena gure ikasleak gitarra jo zuen.
Korrika Irundik abiatuko denez, Korrikako edizio ezberdinetako kanta bilduma bat jo zuten. DBH2ko eta Gela Egonkorreko ikasleek disfrutatu ahal izan zuten ikuskizunaz.