Kirol egokitua
Kirol egokitua

Kirol egokitua

Gipuzkoako kirol federazioarekin elkarlanean, kirol egokitua lantzen ari dira gorputz hezkuntzako klaseetan. Helburu nagusia ezgaitasun ezberdinei buruzko informazioa biltzea da, enpatizatzeko, bestelako egoerak hobeto ulertzeko, errespetua sustatzeko eta aniztasuna ulertzeko. Gainera, kirol egokituan erabiltzen den materiala ezagutu ahal izan dute ikasleek: baloi bereziak, muletak, gurpildun aulkiak… Baita probatu ere!

Bestalde, paraolinpiaden eta oztopo arkitektonikoen inguruko hausnarketa ere bultzatu dute saio hauek.