José Antonio Santano Irungo alkatea eta Borja Olazabal zinegotzia bisitan etorri dira gaur Hirubidera, DBH 2. mailako proiektuan parte hartzera. Iritsi bezain laster, lehenengo, harrera egin zaie eta ikastetxeko hainbat eremu bisitatu dituzte: irratia, Eusle gelak, gela egonkorra…
Ondoren, aste honetan, proiektu-astearen barruan, “Hiri Diseinua”n lanean ari diren ikasleek “Irun 2084” proiektuaren aurkezpena egin diete alkateari eta zinegotziari. Gero, beraiek “Vía Irun” proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigute eta, bukatzeko, ikasleen galdera guztiak erantzun dituzte. Bisita aberasgarria izan da guztiontzat. Mila esker zuen bisitarengatik!
Alkateak Twitterren idatzitako txioa: