Jon Arretxe idazle basauriarra izan dugu bisitan Hirubiden gaur, apirilaren 25ean. DBH4. mailako ikasleek gelan irakurritako “Trumoiaren alaba” abentura-nobelaren nondik norakoak idazlearen beraren ahotik entzuteko aukera izan dute. Gainera, hitzaldia bukatutakoan, idazlearekin solasean aritzeko eta liburuak sinatzeko tartetxoa ere atera dute. Eskerrik asko, Jon!