Job Shadowing-a Nimes-en
Job Shadowing-a Nimes-en

Job Shadowing-a Nimes-en

Erasmus+ programaren baitan, Arantxa Galdos eta Eider Martinez irakasleak Nimesen egon ziren aurreko astean, maiatzaren 22tik 26ra. Bertan, Philippe Lamour Lizeoak antolaturiko Job Shadowing (behaketa bidezko ikasketa) jardunaldietan parte hartu zuten: “Diziplinarteko proiektuak ikus-entzunezko baliabideen bidez hobetuz” proiektuan, zehatzago.

Hurrengo ikasturterako proiektu bat ere garatu dute Nimesen gure irakasleek, bertakoekin koordinazioan. Izan ere, 2023-2024 ikasturtean Hirubideko bost ikasle joango dira Nimesera proiektu berri batean lan egitera.

Kultura eta hezkuntza sistema ezberdin bat sakonago ezagutzeko aukera izan dute egunotan eta informazio interesgarri asko ekarri dute Hirubidera bueltan.