Jasone Osoro idazlea, urtarrilaren 27an, osteguna, etorri zen Hirubideko DBH2ko ikasleei hitzaldi bat ematera. Hirubideko liburutegian izan zen, segurtasun distantziak mantenduz eta airearen kalitatea CO2 neurgailuarekin neurtuz.
Hitzaldiarekin asko ikasi zuten ikasleek: dibertitu egin ziren, oso interesgarria iruditu zitzaien eta idazketaren eta irakurketaren ikuspegi berri bat hartu zutela sentitu zuten.