Bidasoako EA2030 programaren arduradunek aukera izan dute ostegun honetan, ekainaren 22an, Aranzadi Elkartearen Jaizkibeleko errotarri harrobien inguruko ikerketa ezagutzeko. Bertan izan dira Hirubideko Amaia Etxarri irakaslea eta Agenda 30eko arduraduna eta Esther Arza gizarteko irakaslea ere.
Aranzadiko iker taldea Errotarriak XVI. mendean Jaizkibeletik Ameriketara iritsi ote ziren aztertzen ari da. Jaizkibeleko errotarri harrobien inguruko lanaren berri Iñaki Sanzek, EA2030eko aholkulariak eta Aranzadi elkarteko ikerlariak eman die.