DBH2. mailako ikasleak, Balio Etikoak jakintzagaiaren baitan, migrazioa lantzen ari dira. Aurtengo Filosofia Olinpiaden barnean “Mugak eta Justizia globala” da gaia. Gai horrekin loturik, migrazioa, harresiak, mugak eta beste hainbat alderdi landu dituzte. Hori dela eta, atzo goizean, martxoaren 14an, DBH 2B-ko ikasleek irteera izan zuten. Bertan Irungo Harrera Sareko kide batekin bildu ziren, eta haren azalpenak entzun zituzten; migratzaileek Irunen bizi duten egoerari buruzko azalpenak, besteak beste.