Irungo Udalak aurten ere “Erosi eta Ikasi Irunen” programa martxan jarri du, eskola-materialen erosketarako laguntzak emateko. Hona hemen informazio garrantzitsuena:
- Eskatzeko epea uztailaren 3an hasiko da eta irailaren 29ean bukatu.
- Eskariak Udaleko egoitza elektronikoan egin behar dira Irun Txartela erabiliz, Interneten bidez.
Gogoratu laguntzako ez direla soilik testu-liburuengatik, fakturek berdin balio dutela beste edozein eskola-materialena izanda ere, eta nahikoa dela gastua laguntzaren balioarekin justifikatzea, zeina gehienez ere ikasleko 150 €-koa izango den.
Informazio guztia Irungo weborrian.
(rawpixel.com-en irudia Freepik-etik hartua)