Iruneroren ale berezia
Iruneroren ale berezia

Iruneroren ale berezia

Irungo Udaleko Euskara Arloak 2020ko otsailaren 26tik martxoaren 13ra Euskararen Hilabetea antolatu du. Hilabetean zehar hainbat ekintza izango dira eta hauetako askotan parte hartuko dugu Hirubidekook. Tartean, Irunero aldizkariaren ale berezi bat argitaratu da eta bertan gure ikasleen lanak argitaratu dira. Zehatzago, DBH 2ko Chaymae Zarzour, Lucía Durán eta Bidane Pérezek margotutako lan bat eta DBH3ko Oihane Urtizberea, Enara Elkano, Nahia Bueno, Leire Aragon eta June Bengoetxea ikasleek Eusko Legebiltzarrera egindako irteeraren kronika argitaratu dituzte. Zorionak!!!