INSPIRA proiektua Hirubiden
INSPIRA proiektua Hirubiden

INSPIRA proiektua Hirubiden

INSPIRA nesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko Euskadiko proiektu berritzaile bat da, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen dena. Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren alorreko zenbait emakume profesionalek gidatzen dituzte jarduerok. Lehen aldia da taldeko mentoring-aren teknika erabiliko dena lehen hezkuntzako ikasleen artean STEAMak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean.

INSPIRAren bigarren edizioan, 104 emakumezkok hartu dute parte, beren borondatez, aholkulari gisa. Guztiak ere zientzialariak eta teknologoak dira, eta hainbat arlotan ari dira lanean: hezkuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan eta abar.

Gurera lau mentore etorri dira DBH 1eko neskekin egotera 6 astetan zehar eta oso gustora egon dira ikasleak.

Informazioa gehiago http://inspirasteam.net/ web orrian eskura dezakezue.

Horrez gain Noticias de Gipuzkoako kazetariek bisita egin ziguten  eta artikulu zabala eskaini digute. Hemen duzue irakurgai.