Hirubideko Iñigo Gebara irakasleari elkarrizketa egin diote Argia aldizkarian. Izan ere, aurreko abenduan, Legebiltzarrean, Hezkuntza-sistemari buruzko hitzarmenaren oinarriak zehazteko ponentzian parte hartu zuen Iñigok. Bertan, eta baita elkarrizketa honetan ere, teknologia burujabetzaren garrantziaz hitz egiten du teknologia irakasleak eta eredu modura gure institutua jarri du. Hona hemen elkarrizketa osoa irakurtzeko linka.