Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskaren Erakunde Publikoak Hiruko Itunaren barnean euskararen lurralde guztietako gaztetxoentzako udalekuak antolatuko dituzte.
Udaleku hauen helburu nagusia da euskaraz mintzatzen den hiru lurraldeetako gaztetxoek eguneroko komunikazioan eskola-eremutik kanpo erabiltzea eta, bizipen ludiko eta gozagarrien bidez, euskararekiko haien atxikimendua handitzea.
- IRAUPENA: 7 eta 10 eguneko 2 txanda egongo dira, aukeran, adinaren arabera (9 eta 12 urte bitartean; 13 eta 15 urte bitartean).
- IZENA EMATEKO: apirilaren 12ra arte (ostirala); www.ikusika.eus atarian egingo da. Zozketa, apirilaren 16an egingo da. Mezu bidez jasoko dute emaitzaren berri izena eman duten guztiek.
- PARTEHARTZEA: Txanda bakoitzean 60 gaztetxok hartuko dute parte. Plazen heren bat Euskal Autonomia Erkidegoko gaztetxoentzat gordeko da, beste heren bat Nafarroakoentzat eta beste herena Iparraldeko gaztetxoentzat. Plaza kopurua mugatua denez, zozketa bidez esleituko dira. Txanda bitan egingo dira udalekuak:
Lehenengo egonaldia:
- NORENTZAT: 9 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat.
- NON: Ondarroan
- NOIZ: Uztailaren 7tik 13ra, 7 egun.
- Prezioa: 110 €
Bigarren egonaldia:
- NORENTZAT: 13 eta 15 urte bitarteko gaztetxoentzat.
- NON: Ondarroan
- NOIZ: Uztailaren 15etik 24ra, 10 egun.
- Prezioa: 110 €