Irailaren 6an, ostiralean, hasi genuen 2024-2025 ikasturte berria. Hirubideko hezkuntza-komunitateak ongietorria eman nahi die gure ikastetxera lehen aldiz iristen diren familiei, ikasleei, irakasleei eta irakasleak ez diren beste langileei, eta maitasunez agurtu nahi ditu aurten ere institutuan daudenak. 10 hilabete ditugu aurretik ikasteko eta elkarrekin bizitzeko. Prest? Goazen!