Hirubide BHI ikastetxeak azken urteetatik hona bere estilo propioa duen kalitatezko hezkuntza eskaintzen du. Hori sustatuz, hurrengo lau urteetarako proiektua (2023-2027) diseinatu eta idatzi da, 2022ko abenduaren 19ko aginduari erantzuna emanez.
Ikasleen arrakasta akademikoa eta pertsonala bermatzen laguntzeko, beraien irteera profila kontuan hartuz, Hirubide BHI ikastetxean gure ikas-komunitateko aniztasunean denon arteko errespetua, gertutasuna, inplikazioa, afektibitatea eta ilusioarekin jarraitu nahi da. Gure ikasleengan hezitzaile bezala daukagun influentziaren garrantzia eta funtzio-publikoan gaudela kontuan harturik, talde-lana oinarri duen lidergo partekatua bultzatzen duen proiektua da, zintzotasunez eta eredugarritasunean ilusioz gauzatu nahi dena.
Proiektuak, jadanik bi ikasturtez Zuzendaritzan diharduen ondorengo talde kohesionatua eta egonkorra proposatzen du:
- Ikasketa Burua: Manuel Ignacio Urresti Ortiz
- Idazkaria: Tatiana Elorz Lazkanotegui
- Zuzendaria: Jaso Larruscain Sarasola
Zuzendaritza Proiektuak Zuzendaritza funtzioaren marko-konpetentziala oinarritzat hartzen du (plangintza estrategikoa, eraldaketarako antolaketa, lidergo pedagogikoa, lidergo partekatua, ikasle guztien arrakasta, printzipio etikoak, elkarbizitza positiboa, elkarrekin ikasten duen komunitatea, parte-hartze demokratikoa eta kanpo harremanak) eta zenbait lehentasun ezarri nahi ditu.
Alde batetik, elkarbizitza-hezkidetza lehentasunetako bat izango da. Aniztasuna baloratu eta errespetatu behar dugu, bizikidetzarako ikastetxeko kultura eta testuingurua kontuan hartuz, eraldaketarako urratsak emanez, sistematikoki iritziak jasoz eta ebaluatuz. Inklusioa antolatzeko eredua finkatuz, Hirubide komunitatearen parte hartzearekin hura eraikiz, lidergo partekatuarekin pertenentzia landuko da, ikasleak gustura egoteko ikastetxean. Lidergo pedagogikoa beraien ongizate emozionalean oinarrituko da eta beraien harremanak osasuntsu lantzeko, tutoretza sendoa landuko da. Egoera berrien aurrean egokitzeko malgutasuna eduki behar dugu eta familien eta kanpoko eragileen inplikazioa landu.
Bestalde, ikasle bakoitzaren arrakasta akademikoa eta pertsonala bermatu beharra dago, eta horretarako ere erabaki curricular egokiak hartu. Plangintza estrategikoa landu behar da, sistematikoa eta ebaluagarria izateko, eta baliabideak esleitzeko prozesuak eraldatu, harremanetan inbertituz. Lidergo pedagogikoa erabat garrantzitsua da, konpetentzietan oinarritutako garapenaren jarraipena eta ebaluazioa lantzeko, eta lidergo partekatua ezagutzaren transmisioa bermatzeko irakasleen artean (Hirubidek badu diziplinarteko proiektuetan esperientzia). Erabaki curricularrak hartzerakoan, Curriculum Berriak dakartzan aldaketen aurrean, elkarbizitza positiboak eta pertsonen inplikazio eta konpromisoak asko laguntzen du.
Aurrekoarekin lotura duena ere, D ereduko ikastetxea izanik, euskara hizkuntzan komunikatzeko konpetentziak badu lehentasuna. Lehentasun hau puntu estrategiko izanik, plangintza sendo eta amankomuna lortzeko ikas-komunitatearekin elkarlana ezinbestekoa da, bai programa berriek eskaintzen duten eraldaketa inplementatzeko bai eta lidergo pedagogikotik begiratuta, komunikatzeko konpetentziak lantzeko ikasleen irteera profila sendotuz eta bizitzan euskaraz aurre egiteko.Azkenik, ikastetxearen ahalduntzeak ere badu lehentasuna. Autonomia areagotzeko prozesuan, Zuzendaritza Proiektuak plangintza estrategiakoa hedatuz, komunikatuz eta berrikusiz, eraldaketarako antolaketa berriak erraztu ditzake, ikas-prozesuen kalitatea eta haien ebaluazioa bideratzeko egitura eta baliabideak bermatuz. Gainera, ikasle guztien arrakasta, inklusio, ekitate eta justizia-sozialerako hezkuntza lidergoa garatuz egiteko, komunitateko kideen garapen pertsonala, soziala sustatuz. Bide horretan, digitalizazioak garrantzia dauka. Honetan, Ikastetxeko Plan Digitalean diseinatu eta planifikatutako ekintzek garrantzitsua izango dute, bai eraldaketarako, lidergo pedagogikorako eta bai ikasleen arrakastarako ere.
Honela lehenetsi dira identifikatutako helburuak:
H1 → Bizikidetza
Hezkidetza-elkarbizitza positiboa inklusioan eta aniztasunean bermatu, ikastetxeko giroa eta ikasleen arrakastaren oinarria hobetzeko, konplexutasun handiagoko egoeretara egokitzeko modu berrien prozedurak aplikatuz, sexismoaren aurrean pentsamendu kritikoa garatuz, eta ikasleen parte hartze aktiboa bultzatuz, komunitate guztia inplikatuz.
H2 → Arrakasta akademikoa eta pertsonala
Martxan dauden programak eta baliabideak optimizatu, ikasleen arrakasta akademikoa eta pertsonala bermatzeko, irakasleak formatuz konpetentzietan eta ebaluazio kulturan, ikas-irakaskuntza prozesuen kalitatea hobetuz eta familien kolaborazioa emanez, eta ikasleen adimen emozionala lehenetsiz.
H3 → Euskara
Ikas-komunitateko eragile eta esparru denetan euskararen erabilera sustatu, bizitzari euskaraz aurre egin ahal izateko, ikasleek euskaran komunikazio konpetentzia landuz, ikasleen, irakasleen eta familien artean euskararekiko sentsibilizazioa areagotuz, eta D ereduko ikastetxea garela berretsiz.
H4 → Erabaki Curricularrak eta Digitalizazioa
Ikastetxeko erabaki curricularrak hartu eta gauzatu, curriculum berriak dakartzan erronkei aurre egiteko eta, ondorioz, eguneratze didaktikoa eta digitala bermatzeko, egungo ikas-irakas metodologiak berrikusiz eta berriak probatuz, eremuka lan eginez, IDUak sistematizatuz eta jakintza digitala areagotuz.
H5 → Ahalduntzea eta internazionalizazioa
Ikastetxeko lidergo partekatua sustatu eta eraldaketarako antolaketa sistematizatu, ikas-komunitateko kideen inplikazioa eta pertenentzia handitzeko eta ahalduntzen jarraitzeko, Hezkuntza Lege berrietan oinarrituz, zaharkituta dagoen dokumentazioa eguneratuz, nazioarteko programak sustatuz, beste ikastetxe batzuekin saretuz eta familien parte hartzea bultzatuz.
2023-2027 Zuzendaritza Proiektuan sakondu nahi izanez gero, ikastetxean dago eskuragai.