Familia agurgarriak:
Ikasturte berriari ilusioz eta proiektu berriz beteta ekin diogu, aurreko bi ikasturteetan ikasleei jarduera ludikoak edo kirolekoak eskaini ezinean egon eta gero.
Zirkular honen bidez, bi gairen berri eman nahi dizuegu:
Alde batetik, familia bakoitzari guraso-elkartearen kuota (15 €) noiz kobratuko den.URRIAREN 25ean pasatuko da kuota horren zenbatekoa, astelehenarekin.
Bestalde, ikasturte honetarako antolatu ditugun jarduerak zeintzuk diren ere esan nahi dizuegu.Jarduerak guraso-elkarteak antolatu eta ordaintzen ditu osoki eta, beraz, guztiz doakoak dira ikasleentzat. Jarduera batzuen kasuan, guraso-elkarteko bazkide izatea da horietaz gozatzeko baldintza bakarra.
- Lehen sorospenetako ikastaroa: DYAk emango die ikasle guztiei; bi orduko iraupena izango du, eta BBBbat egiten erakutsiko zaie, manikiak erabilita, bai eta kanpo-desfibriladore bat erabiltzen ere.Horretarako, ikastetxearekin hitz egin dugu eta ikasgela guztietan egingo da, gorputz-hezkuntzako eskoletan. GUZTIENTZAT, BAZKIDE ETA EZ BAZKIDEENTZAT.
- Neskentzako autodefentsa-ikastaroa, edozein erasori aurre egiteko oinarrizko ezagutzak nahi dituzten neska guztiei zuzendua.Bi saio egingo dira, elkarren segidako bi asteazkenetan, 14:30etik 16:00etara. Jarduera honetan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik. BAZKIDEENTZAT.
- Sexualitateari buruzko hitzaldia, 4. mailako ikasleentzat. Hitzaldiaren ondoren galderak egin ahalko dituzte banaka. GUZTIENTZAT, BAZKIDE ETA EZ BAZKIDEENTZAT.
- Bidasoaren jaitsiera kayakean, Endarlatsatik.Jarduera hau larunbat goiz batean egingo da, eta izena eman beharko da aldez aurretik. BAZKIDEENTZAT.
- Igeriketa-ikastaroa, gela egonkorreko ikasleentzat. Bost aste iraungo ditu eta asteazkenetan izango dira saioak, Azken Portuko kiroldegian, espezializatutako monitoreek lagunduta. GUZTIENTZAT, BAZKIDE ETA EZ BAZKIDEENTZAT.
Hauspoa tailerrak:
Printzipioz, urtarriletik aurrera emango dira. BAZKIDEENTZAT. Hauek dira gure proposamenak:
- Pilota, aurreko ikasturtean berritutako frontoian
- Mahai-tenisa, jolastokiko bi mahai finkoak aprobetxatuta
- Bakarrizketa-tailerra
- Origami edo papiroflexia-tailerra
- Altzari txikien berrerabilera eta konponketak eta egurrezko oholen apainketa
Horrez gain, guraso-elkartean lanean ari gara bidaiak berriz ere has daitezen: Dublinera 3. mailakoentzat,ingeleseko mintegiaren bidez; eta ikasketa-amaierakoa 4. mailakoentzat.Bestalde, gela bakoitzeko ordezkariaren eta ordezkariordearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Horrela,tutoretzako ordu batean beren iritzia emateko eskatu dugu, galdetegi ireki bidez, jakiteko zer jarduera iruditzen zaizkien interesgarrienak eta haiek ere beren proposamenak adieraz ditzaten.