Hitzaldi programa: Presio estetikaren eragina osasun fisikoaren eta mentalean
Hitzaldi programa: Presio estetikaren eragina osasun fisikoaren eta mentalean

Hitzaldi programa: Presio estetikaren eragina osasun fisikoaren eta mentalean

Elikaeskolak eta Parean elkarteak elkarlanean Presio estetikoaren eragina osasun fisiko eta mentalean hitzaldi programa antolatu du.

Emakumeek jasaten dugun indarkeria estetikoaz edota elikadura nahasmenak detektatzeko klabeak partekatuko ditugu hitzaldietan. Era berean, gorputz perfektuaren mitoaz arituko gara eta sufritzen dugun presio estetikoak negozioa ala osasuna dakarren ere hausnartuko dugu. Finean, dietek, presio estetiko horrek, gure osasunean duen eragina azalarazten saiatuko gara.

Lau hitzaldiz osatuta dago programa eta martxoaren 11an abiatuko dira. Denak hilabeteko bigarren astearteetan izango dira, 18.30tan Palmera Monteron (bigarren aretoan).

Azalpenak euskaraz izango dira, baina pantailan gaztelaniazko aurkezpenek lagunduko dute solasaldia. Publikoak erosoen duen hizkuntzan parte hartu ahal izango du.

Animatu parte hartzera!

info@parean.eus

INFORMAZIO GEHIAGO