Martxoaren 8a hurbiltzen ari denez, Hirubide ere hasi da egun berezi horretarako prestatzen. Gure ikasleek, plastikako irakaslearen laguntzaz, gerra garaiko ekoizpen kateko emakume langile kementsuaren “We can do it” (“Egin dezakegu!”) irudikapena inspirazio gisa hartuta, argazkiko mural hau sortu dute ikas-komunitateko kideon irudiekin. Zeinen polita gelditu den!!!