Azaroaren 14tik 24ra Beldur Barik programan parte ahal izan dugu, beste urtebetez. DBH osoko ikasleek hiru orduko formakuntza jaso dute.
Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko. Alegia, Beldur Barik jarrera bultzatzea.