Hirubidek Eraldatzen programa-kontratuan parte hartzen du 2021-2022 ikasturtetik. Planteamendu inklusibo batetik, ikasleekin esku hartuta, eskola-arrakasta eta bizitzarako konpetentzien garapen-maila hobetzea du helburu programak. Horren harira, atzo, azaroaren 23an, gure ikastetxeko bi irakaslek, Afrikak eta Leirek, Hirubideko inklusio praktika onen berri eman zuten Eraldatzen Sarearen bileran, Bilbon. Oso harrera ona izan zuen aurkezpenak; bide zuzenetik goazen seinale!