Ikasleen, familien eta irakasleen emailera astean behin bidaltzen dugun “Hirubideko Azken Berriak” web-boletinaren erabilera datuak nabarmen igo dira azken asteetan (beheko grafikoan datuak ikusgai). Hori dela eta, Hirubideko zuzendaritzak eskerrak eman nahi dizkio hezkuntza komunitate osoari Hirubiderekiko konpromisoa berresteagatik.
Bestalde, Meta enpresak (Instagram aplikazioaren jabeak) ekainaren 26tik aurrera datu-babes baldintzak aldatuko dituenez, gure ikasleen datu-babesa bermatzeko, Hirubideko Instagram kontua ezabatzeko erabakia hartu du zuzendaritzak.
Hemendik aurrera, Hirubideko albisteen berri edukitzeko bidea Hirubideko weborria edo ostiraletan bidaltzen dugun “Hirubideko Azken Berriak” web-boletina izango dira. Boletin hau uneotan Hirubiden dauden ikasleei, familiei eta irakasleei bakarrik bidali izan zaie orain arte. Hemendik aurrera, aldiz, jaso nahi duen edonork jaso ahalko du emailean web-boletina, weborrian bertan izena emanez.