HIRUBIDE ERE EUSKARAREN ALDE!!!
HIRUBIDE ERE EUSKARAREN ALDE!!!

HIRUBIDE ERE EUSKARAREN ALDE!!!

Apirilaren 4an institutuko 35 bat ikasle, guraso eta irakasle Garesera (Nafarroa) joan ginen 21. Korrikari hasiera ematera.
Euskaran, euskaldunen artean eta euskal kulturan pixka bat gehiago barneratzeko eta Korrikari gure bultzadatxoa emateko aukera paregabea izan genuen. Abestuz, jolastuz, korrika eginez, oihu eginez, txalaparta joz (a ze zortea izan genuen!) eta irri eginez pasa genuen arratsaldea. 
Gainera, autobusean, Irunera bueltan gentozela, Korrikako materialaren zozketa ere izan genuen!!! 
Bestalde, gaur gauean Irundik pasa da Korrika eta bertan ere izan gara euskararen alde korrika egiten. Giro bikaina egon da! Bi urte barru ere, berriz ere prest egongo gara  Korrikan parte hartzeko! 
Tipi-tapa, tipi-tapa KORRIKA!!!