Hirubide BHI
Bidelaguna

Bidelaguna

Bidelaguna aniztasunari erantzuteko programa eskolak bukatu eta gero egiten da eskolan. Informazio gehigarria honako web orrian bilatu dezakezue.

Eskolan, honako araudia bete beharko da zerbitzu honi dagokionez:

IKASLEAK

  1. Bidelaguna programan parte hartzen duten ikasleek klase guztietara joateko betebeharra daukate. Ikasleren bat egunen batean joan ezin bada, falta hori justifikatu beharko dio tutoreari edo Bidelagunako arduradunari.
  2. Ikasleren batek justifikatu gabeko hiru hutsegite edo gehiago baldin baditu, Bidelaguna programatik kaleratua izango da.
  3. Bidelagunako klaseetan jarrera zuzena izan behar da: kideekiko eta begiralearekiko errespetua izan, lan egin, denbora aprobetxatu, esanak bete… Hau da, eskolako araudia bete behar da. Bete ezean, Elkarbizitza Batzordeak neurriak hartuko ditu.
  4. Klase guztietara agenda eramatea derrigorrezkoa da. Agendaren jarraipena egitea ikaslearen ardura izango da.
  5. Bidelaguna hasi aurretiko denbora librean, hau da, 14:00etatik 14:30era, jangelan geratzen diren ikasleak ezin daitezke eskola eremutik atera.
  6. Klaseen ordutegia hurrengoa izango da: 14:30etik 16:30era. Puntualtasuna bermatu behar dute bai ikasleek eta baita begiraleak ere.
  7. Goian zehaztutako arauetakoren bat urratzen duen ikaslea Bidelaguna programatik kaleratua izango da.

ESKOLAKO IRAKASLEAK

  1. Bidelaguna programan parte hartzeko ikasleen irakasle taldeak proposamenak luzatuko ditu, aldizka birpasatuko dira altak eta bajak egon ahal izango dira.
  2. Lehenengo zikloko tutore diren irakasleek Bidelagunako arduradunarekin harremana izango dute ikasleen gora-beherak elkarri jakinarazi eta, behar izanez gero, neurriak hartzeko.
  3. Bidelagunako begiralea falta denean, familiei abisatuko zaie eta ez da klaserik egongo.
  4. Ikasturtean zehar, batez ere tutore direnek, Bidelaguna programan parte hartzen duten ikasleek agenden jarraipena egiten dutela superbisatuko dute.
  5. Mintegika, ikasturtean zehar landuko diren edukien edo gaien laburpena osatuko zaio Bidelagunako begiraleari, ikasleek zereginik ez daukatenean ariketa osagarriak jarri ahal izateko.

BIDELAGUNAKO ARDURADUNA

  1. Bidelaguna programan parte hartzen duten ikasleen familien eta zentroko irakasleen arteko zubi lana egingo du.
  2. Lehenengo zikloko tutoreekin eta Bidelagunako begiralearekin koordinazio bilerak adostuko ditu aurrez erabakitako maiztasunarekin.
  3. Bidelagunako saioetan sortu daitezkeen arazoei konponbidea emango die, familiaren, eskolaren eta Bidelagunako begiralearen laguntzaz.

BIDELAGUNAKO BEGIRALEA

  1. Ikasleen asistentziaren jarraipena egitea dagokio.
  2. Ebaluazio bakoitzaren bukaeran, ikasle bakoitzaren ebaluazioa egingo du.